Eduki publikatzailea
Atzealdea Ikasgelako gertaerez hitz egiteko bilera, astelehenean
2025·03·27

Ikasgela bezala erabiltzen den Munalurrako udal-ekipamenduan kalte materialak izan dira azken hilabetean, eta bertako erabiltzaileekin hitz egin nahi du udalak, gertatuen inguruko informazio gehiago jasotzeko helburuz. Astelehenerako deitu da bilera, 17:00etan, ikasgelan bertan.
Ikasteko leku egoki baten beharraz ohartarazita, udalak Munalurran duen udal-ekipamendua egokitu zuen iaz, hasieran azterketa garaietarako, eta, azkenik, modu iraunkorrean. Hilabete luzetan ez da arazorik izan, baina azken hilabetean kalte materialak izan dira, bi alditan, hango ate, pareta eta bestelako baliabideetan.
Gertatutakoak argitu eta neurriak hartzeko asmoa du udalak, baina bertako erabiltzaileekin hitz egin nahi du aurrez. Inork berriz ere kalteak eragingo balitu, udalak ez du baztertzen lokala ixteko aukera.
