Eduki publikatzailea

II. Uxue Trail, lasterketa solidarioa

18 EKA

Andatza zeharkatuko duen mendi lasterketa solidarioa, Uxue Martin Usurbilgo gaztetxoak duen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta "Phelan-McDermid" izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko. Lau aukera: 20 kilometroko Uxue Trail Luzea, 11,5 kilometroko Uxue Trail Motza, 7,5 kilometroko Ipar Martxa eta 5,5 kilometroko Uxue Paseoa izenekoa. Lasterketa amaierarako, opariak zozketatuko dituztela iragarri du antolakuntzak. Ekimenean zuzenean parte hartu gabe ere, dortsal solidarioa erosi ahal izango da.

Noiz: ekainaren 18an, 09:00etan.

Non: frontoitik abiatuta.

Izen-ematea: kronoak.com

Antolatzailea: Uxueren Lagunak taldea.