Eduki publikatzailea
Atzealdea Igogailuak instalatzeko dirulaguntzen ebazpena argitaratu da
Igogailuak instalatzeko lerroan 33 eskaera onartu dira, eta 7, baztertu: abenduaren 18ra bitartean alegazioak aurkezteko aukera izango da. Hasiz Hazi eta Usurbil Zabalik dirulaguntzen ebazpenak ere argitaratu berri dira.
2024·12·04
Azken egunotan zenbait udal dirulaguntza lerroren ebazpenak argitaratu dira: igogailuak instalatzeko dirulaguntzena, Hasiz Hazirena eta Usurbil Zabalik-ena. Jendaurreko epean dira hirurak: alegaziorik ez bada, erabakiak finkoak izango dira.
Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak
Ebazpen proposamena atzo argitaratu zen GAOn, abenduaren 3an.
- Urriko osoko bilkuran igogailuak instalatzeko dirulaguntzen lerrora beste 10.000 euro bideratzea erabaki zela jakinarazi zen, lehendik gordetako 10.000 euroei gehitu zaizkienak, aurtengo deialdian izandako eskaera kopurua aintzat hartuta.
- Guztira, 40 eskaera izan dira. Horietatik 33 onartu dira, eta 7, baztertu.
- Honakoak izan dira baztertzeko arrazoiak: igogailua jarri den eraikinean erroldatuta ez egotea (4 eskaera), diru-sarrerak eta etxebizitzan bizi diren kideak aintzat hartuta, ez egokitzea dirulaguntzarik (2 eskaera), eta eskaera epez kanpo egin izana (eskaera 1).
- Alegazioak aurkezteko epea: abenduaren 18ra bitartean, hori barne.
- Ebazpena, PDFn: hemen.
Hasiz Hazi
Ebazpen proposamena azaroaren 29an argitaratu zen GAOn.
- Irailaren 30era bitartean, eskaera bat izan zen, eta onartua izan da.
- Alegazioak aurkezteko epea: abenduaren 16ra bitartean, hori barne.
- Ebazpena, PDFn: hemen.
Usurbil Zabalik
Ebazpen proposamena azaroaren 29an argitaratu zen GAOn.
- 1go dirulaguntza lerroa: enpresa ekimenak abiarazteko hasierako gastuei aurre egiteko dirulaguntza.
- Eskaera bat izan zen, eta onartua izan da.
- 2n dirulaguntza lerroa: lokalen alokairurako lehenengo eta bigarren urterako dirulaguntza.
- Eskatzaile horri dagokion zenbatekoa onartu da.
- Iaz Usurbil Zabalik dirulaguntza onartua izan zitzaien hiru eskatzaileren bigarren urteko alokairu gastuak ere onartu dira.
- Alegazioak aurkezteko epea: abenduaren 16ra bitartean, hori barne.
- Ebazpena, PDFn: hemen.