Eduki publikatzailea

Atzealdea Igogailuak instalatzeko dirulaguntzen ebazpena argitaratu da

Eskaera kopuru handia dela eta, igogailuak instalatzeko dirulaguntzaren partida bikoiztu egin da. Guztira, 20.000 euro banatuko dira, 33 eskatzaileren artean. Alegaziotarako epea irekiko da bihar, azaroaren 12ra arte.

2024·10·28


Igogailuak instalatzeko dirulaguntzen ebazpen proposamena argitaratu du udalak. Guztira, 20.000 euro banatuko dira dirulaguntza lerro horren bitartez, 33 eskatzaileren artean. Gaur argitaratu da erabakia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bihar irekiko da alegazioak aurkezteko 10 laneguneko epea: alegia, azaroaren 12ra arte. Alegaziorik ez bada, erabakia finkoa izango da.

Argitaratutako iragarkiaren arabera, 2024ko dirulaguntzen batzordean ebatzi gabe gelditu zen igogailuak instalatzeko dirulaguntza lerroa, horretara bideratutako dirulaguntzaren partida handitzea aztertzeko baldintzapean, eskaera kopuru handia tarteko. Urrian, partida hori 10.000 euroan handitzea erabaki zen, alegia, horretarako gordetako partida bikoiztea, 20.000 eurora arte.

Guztira, dirulaguntza jasotzeko 40 eskaera izan ziren, eta horietatik 33ri onartu zaie eskaera.

GAOko iragarkia: hemen.