Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibilgailuentzako mozketak izango dira, hiru astez, Fermiñenetik Iarbeko bidegurutzeraino, ur horniduraren hoditeria berritzeko

Arratzaingo ur-sarea egokitzeko lanak hasiko dira bihar, eta hiru aste irautea aurreikusten da. Mozketak ibilgailuei eragingo die, 07:45etik 14:00etara.

2026·10·21


Bihartik hasita eta hiru astez, Arratzaingo ur-sarea egokitzeko lanak egingo dira. Zehazki, Fermiñenetik Iarbeko bidegurutzeraino egingo dira lanak, 300 metroko tartean: hoditeria berritzea da lanen helburua. Obrak tarteko, ibilgailuentzako mozketak izango dira, 07:45etik 14:00etara; oinezkoek pasatzeko aukera izango dute. Obrak eginagatik, ur horniduran ez da mozketarik ez bestelako eraginik izango.