Eduki publikatzailea

Atzealdea Hondakinen larrialdi guneak telefonoarekin irekitzeko aukera, atez ateko bulegotik pasa gabe

Telefono mugikorrean aplikazio bat instalatuta, erabiltzaileek ez dute udaletxera joan beharko hondakinen larrialdi guneetako giltza eskuratzera. Nahi duenak, dena den, ohiko giltzarekin irekitzen jarraitu ahal izango du.

2022·12·02


Martxan dago hondakinen larrialdi guneak telefonoarekin irekitzeko aukera. Orain arte, Atez Ateko bulegora joan eta giltza fisikoa eskuratzea derrigorrezkoa zen larrialdi guneetara sartzeko: nahi duenak, hemendik aurrera, Android zein iOS telefonoetan erabilgarria den aplikazio baten bidez, telefonoa erabili ahal izango du giltza bezala. Era berean, giltza fisikoarekin jarraitu nahi duenak ere horretarako aukera izango du.

Hondakinen larrialdi guneak telefonoarekin irekitzeko, Atez Ateko bulegoarekin telefonoz (900 776 776) edo Whatsapp edo Telegram (606 501 024) bidez jarri beharko dute harremanetan: erabiltzeko baldintzak betetzen badira, eta aplikazio hori instalatuta, Atez Ateko bulegoak larrialdi gunea telefonoarekin irekitzeko baimena eman ahal izango du.

Bi dira hondakinen larrialdi guneen erabiltzaile mota nagusiak. Batetik, landa guneko erabiltzaileak daude: atez ateko bilketarik ez dutenez, erabiltzaile ohikoenak dira. Bestetik, larrialdi edo salbuespen egoerak medio, atez atekoaren egutegira moldatzeko ezintasunen bat dutenak. Kasu guztietan, gune horietara sarbidea izateko beharrezkoa zen giltza bat eskuratzea. Landa eremuko erabiltzaileek giltza behin eskatzea nahikoa zen, baina salbuespenez erabili behar dutenen kasuan, beharrezkoa zen Atez Ateko bulegora joatea. “Larrialdi kasu batean, bulegora joan behar izatea ulertzen dugu ez dela oso erosoa, eta beraz, telefonoarekin irekitzeko aukera jarri dugu martxan”.

 

Larrialdi guneak telefonoarekin irekitzeko argibideen dokumentua osatu dute.