Albisteak
Atzealdea

Hondakinak 08:30erako ateratzeko gogorarazpena egin du Atez Ateko bulegoak

Urte berriarekin, aldaketak egin dituzte hondakinak jasotzeko ibilbidean, eta guztiak jaso ahal izateko ordutegia betetzea gomendatu du.

2022·01·10


Hondakinak 08:30erako nork bere zintzilikatzekoan utzi behar dela gogorarazi du Atez Ateko bulegoak. Izan ere, 2022arekin batera, hondakinak atez ate jasotzeko ibilbidea egokitu dute, eta guztiak jaso ahal izateko ordutegia betetzea beharrezkoa dela ohartarazi dute, zenbait auzotatik ohi baino lehenago pasa baitaitezke.