Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hitzaldia: 'Mukwano-Lagun Bujagalin (Uganda)

23 ABE

Mukwano-Lagun Afrikako haurtzaroa zaintzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2006. urtean Sabin Gabilondo, Jinja Bujagali-ra (Uganda) piraguan ibiltzera joan eta bertako beharrak ikusita hasi zen lanean. Osasun arloan lehenik, dentista moduan gehienbat, gehien behar duten haurrei oinarrizko beharrak betetzen lagunduz (koltxoia, manta, moskitera). Urte gutxitan argi ikusi zuen haurren eskolarizatzea izan behar zuela lehentasunetako batek. Honela poliki poliki, elkartea sortzen eta forma hartzen joan zen gaur egun ditugun Nursery eta Primary eskolak, Secundary eta goi mailako eskolatarako bekak eta Osasun zaintzako saila osatuaz besteak beste. Guzti hau, Jinjako Nefaha Ugandako elkartearen eskutik burutzen du Mukwano-Lagun elkarteak.

Noiz: abenduaren 23an, 18:00etan.

Non: Sutegi erakusketa aretoan.

Hizlaria: Sabin Gabilondo elkarteko sortzaile eta lehendakaria.