Hitzaldia: "Ez gara kolonialistak, baina..."
Ezin onarturik gabiltza besteen konkistan, genozidioan, kolonialismoaren negozioetan eta esklabotzan oinarritutako ekonomiatik zurrupatu duela euskal herritar askok. "Esploratzailez", "humanistaz", "aurkitzailez"... josita dauden inguruko kale, plaza, palazio eta bazterrak lekuko. Memoriaren eta egiaren etsai nagusiak ahaztura eta mitoak dira, eta horren azken adibidea Juan Sebastian Elkanoren mendeurrena dugu. Euskaldunon nazioarteko ikur bilakatu nahi dute bulkada eta diru publikoarekin; duela 500 urte bezala, orain ere, Mendebaldeko gizon zurien "balentriak" goraipatuz. Guk begirada eta diskurtso eurozentristari buelta eman nahi diegu.
Hizlaria: Axier Lopez. Elkanori Bira ekimeneko kidea eta Argia aldizkariko kazetaria.
Noiz: martxoaren 10ean, 19:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Izen-ematea: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.