Eduki publikatzailea
Atzealdea
Hitzaldia: 'Emozioak familian, helduen eta haurren emozioak'
17 MAR
BERTAN BEHERA, PREBENTZIO NEURRI GISA.
Emozioak ezagutu, haurtzaroaren mundu emozionala ulertuz, haurrak emozioak nola bizitzen dituzten eta nola adierazten dituzten ulertzea ezinbestekoa da, ondoren gurasoak, helduak diren heinean, haurraren bizipenak jaso eta bideratzen laguntzeko. Hitzaldian, haurraren mundura gerturatzeko aukera izango dute, eta guraso bezala hausnartuko dute, nola gerturatzen diren eta nola egin dezaketen, euren burua ezagututa, haurrari erantzun egoki bat emateko.
Antolatzailea: Hitz Aho guraso elkartea.
Hizlariak: Harremanak elkarteko kideak.
Ordua: 17:00etan.
Non: ikastolako eraikin gorrian.