Eduki publikatzailea

Atzealdea Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-28 eremuari (Zabaltxipi) eragiten dion Hirigintza Hitzarmena ontzat eman dute behin betikoz

Txokoaldeko Akerra edo Erroizpe Zentrala deiturikoaren atzean dagoen lur zatiak erabilera publikoa izan dezan egin dute hitzarmena.

2020·12·24


Udalaren eta Angel Añorga Galarragaren arteko hitzarmen bat ontzat eman dute behin betikoz abenduko ezohiko osoko bilkuran. Añorgaren jabetzakoa da Erroizpe Zentrala izeneko udal-eraikinaren atzean dagoen lur zatia, eta erabilera publikoa izan dezan hitzarmena sinatu dute udalak eta Añorgak. EH Bilduren eta PSE-EEren botoekin onartu dute hitzarmena; EAJk abstentziora jo du.

Izan ere, Akerra gaztetxea zena berritzen ari da udala, eta auzotarren eskaeraren ondotik, eraikina ez ezik, ondoko lur zati batek erabilera publikokoa izatea adostu dute. Hala, udalak konpromisoa hartu du HAPO berrian A28 edo Zabaltxipiren mugaketak errespetatzekoa.

Pertsonalgoa

Horrez gain, udal-langileekin lotutako bi puntu ere bozkatu zituzten abenduko osoko bilkuran: 2021eko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea eta 2021eko Lanpostuen Zerrenda onartzea. EH Bilduren eta PSE-EEren botoekin onartu zituzten, eta EAJ abstenitu egin zen.