Eduki publikatzailea
Atzealdea Hilaren 30ean amaituko da Hasiz Hazi beka eskatzeko epea
2020·09·08
Ekintzaileei bideratutako Hasiz Hazi beka eskatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da. Kabiene elkarlan-gunearen urtebeteko erabilera diruz ordaintzen zaie ekintzaileei beka horren bidez, eta lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Horrez gain, enpresak sortzen laguntzeko Beterri-Buruntza Ekinean aholkularitza zerbitzuaren laguntza ere izango dute. Eskariak udaleko erregistroan aurkeztu behar dira.
Dirulaguntzaren barruan sartzen da 12 hilabetetako alokairu gastua (75 €/hileko), eta horri dagokion % 21eko BEZ-a (15,75€/hileko). Honakoak dira beka eska dezaketen onuradunak:
- Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean erroldatuta dauden pertsonak.
- Usurbilgo udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena dutenak.
- Jarduera berdinari dagokion ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere eskaera datatik kontatzen hasita aurreko hamabi hilabeteetan alta emanda daudenak. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten laguntzea baita.
- Beterri-Buruntza Ekinean zerbitzuaren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena landu badute eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana Ekinean zerbitzuarekin adostu badute.