Eduki publikatzailea
Usurbilgo Euskara Aholku Taldeak Hikastearen barruan antolatua.
03
ABE
Hika aritzeko espazioa izango da. Hika menperatzen dutenak, hika hasiak direnak zein egin nahi dutenak bildu nahi ditugu. Jai-giroan, alai. Herritarrak zein beste herrietakoak gonbidatu ditugu, euskararen aldeko ospakizun ez ezik, euskararen topagune ere izan dadin. Parte-hartzaileak binaka jarriko ditugu, eta bikoteak lau minutuan behin aldatuko ditugu. Trantsizio horiek bertso eta musikaz girotuko ditugu; izan ere, Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariek jarriko dute elkarrizketetarako hizpidea Antton Aranburu eta Gari Otamendiren musika lagun. Jan-edanerako atsedenaren ostean, arratsaldea biribiltzeko emanaldia izango dugu.
Noiz: abenduaren 3an, 18:00etan.
Non: dema plazan (euriarekin, Askatasuna plazan).
Izen-ematea: usurbilkultura.eus