Eduki publikatzailea
Atzealdea Herritarren arteko elkarbizitza sustatzeko osatutako plana azalduko du udalak hilaren 26an
2021·10·04
Udalak jatorri aniztasunaren inguruko plana osatu du, aurrera begirako urratsak zehazten dituena, eta publikoki aurkezteko ekitaldia antolatu du: hilaren 26an izango da, 18:00etan, Sutegiko auditoriumean. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea usurbilkultura.eus webgunean edo 943 37 71 10 telefonora deituta. Planaren berri emateaz gainera, gaian sakontzeko interesa duten herritarren talde bat osatzea ere izango du helburu aurkezpenak.
Iaz, Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen diagnostikoa osatu zuen Aztikerrek udalaren eskariz, migrazioen inguruko esperientziak eta diskurtsoak bildu eta guztien arteko elkarbizitzan sakontzeko helburuarekin. Ikerketa horren osagarri, gainera, Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa ere ekoitzi zuen, gaiari ikusgaitasun handiagoa emate aldera.