Eduki publikatzailea

Atzealdea Herriko establezimenduetan pastelak banatzeko ekimena egingo da, aurten ere

Azarotik maiatzera bitartean, hilean behin, OLH-ko sukaldaritzako ikasleek prestatutako gozoak banatuko dira herriko establezimenduetan, txandaka. Aurten, gainera, herriko zaintza zerbitzuetara ere zabalduko dute ekimena.

2025·11·03


Herriko establezimenduetan pastelak banatzeko ekimena egingo da, aurten ere, ostiralean bertan hasita. Iazko udazkenetik aurtengo maiatzera egin zen lehenengo aldiz, Herri zaintzaileak gozoak eskaintzen dizkizu: topatu eta gozatu! lelopean, eta izandako harrera ona ikusita, aurten ere martxan jartzea erabaki da. OLH Oinarrizko Lanbide Hastapeneko ikasleek prestatutako gozoak herriko establezimenduetara eramaten ditu brigadak, hilean behin txandaka, bezeroek dasta ditzaten.

Herri zaintzailearen ekimen honek elkarlana du oinarrian: hilean behin, ostiral goiz batean, Usurbilgo OLHko sukaldaritzako ikasleek prestatutako pastelak udal brigadak eramaten ditu aldi bakoitzean egokitzen den establezimendura, bezeroek dasta ditzaten. Aurten, gainera, zaintza zerbitzuetara ere zabalduko dute ekimena: Eguneko Zentroa (Egurtzegin), Eguneko Arreta (Artzabalen) eta Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzak.

Garai batean antzeko ekimen bat egiten zen jubilatu elkarteei zuzenduta, eta hori berreskuratzeko asmoz abiatu zen, iazko udazkenean, pastelen ekimena.

2025-2026 ikasturteko egutegia

Azaroak 7. Ane eta NI ile-apaindegiak.

Azaroak 21. Eguneko Zentroa.

Abenduak 12. Lizardi liburu denda eta Arruti harategia.

Urtarrilak 16. Laurok liburu denda eta Lurda mertzeria.

Urtarrilak 30. Eguneko Arreta.

Otsailak 13. Otar-Goxo eta Iratze natur denda.

Otsailak 27. Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzak.

Martxoak 13. Alkartasuna kooperatiba eta Aizpurua okindegia.

Martxoak 27. Eguneko Zentroa.

Apirilak 24. Enar estetika eta Usurbil Optika.

Maiatzak 8. Esnaola janari denda.

Maiatzak 22. Eguneko Arreta.

Ekainak 5. Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzak.