Eduki publikatzailea
Atzealdea Herri-bideen inbentarioak jasotako alegazioak erantzun eta behin betiko onartu dira, aho batez
2026·09·25

Herri-bideen inbentarioa eguneratzeko prozesua amaitzear da udala. Maiatzeko osoko bilkuran abiatu zuen hori eguneratzeko prozesua, 2014 eta 2026 urteen artean izandako aldaketak jasotzeko helburuarekin. Jendaurreko epean jasotako alegazioak erantzun eta behin betiko onartu da, aho batez: azken dokumentua GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
2014 eta 2026 urteen artean, zehazki, bederatzi aldaketa izan ziren. Guztiak inbentarioan sartzeko abiatu zuen udalak eguneraketa prozesua. Guztira, hiru alegazio jaso ditu udalak: horietako batek hamabost azpi-alegazio zituen, bat onartua izan da, bost partzialki onartu dira eta gainerakoak ez dira onartu. Beste bi alegazioak ez dira onartuak izan.
Inbentarioaren aldaketa onartzearekin batera, Donostiako Lehen Auzitegiko 420/2025 epaia exekutatzea ere onartu dute.
