Eduki publikatzailea
Atzealdea Herri-bideen inbentarioa eguneratzea onartu da, aho batez
Herri-bideetan 2014 eta 2026 artean izandako aldaketak jaso ditu eguneraketak. Jendaurreko epean jarriko da, 30 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.
2026·06·03

Usurbilgo herri bideen inbentarioa eguneratzea onartu da, aho batez, maiatzeko osoko bilkuran. Erabakia GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, jendaurrean jarriko da, 30 egunez, interesa dutenek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten: halakorik ezean, behin betiko onartuta geldituko litzateke.
2014 eta 2026 urteen artean izandako aldaketak jaso ditu eguneraketak: zehazki, bederatzi aldaketa dira.
