Eduki publikatzailea
Atzealdea
Herri batzar irekia: Orbeldiko presaren eta kanalaren eragina errioan
10 OTS
Zientzialarien ikuspegia emateko bertan izango dira:
Arturo Elosegi: ibaien ekologian nazioarteko aditua, Artikutzako urtegia hustutzearen ondorioen ikerketaren zuzendaria, ekologian katedradun irakaslea EHUn.
Aitziber Sarobe: biologoa, HUHEZIko irakaslea, Naturkoneko partaidea.
Orbeldiko ur bizkorren kanalaren planari hasierako onespena eman zaion arren, gai honen eztabaida herriratzeko saioa izango da. Oria ibaiaren natur kontserbazioa eta biodibertsitatearen berreskurapena helburu, eman beharreko urratsak aztertu eta elkarbanatzea izango da saioaren muina.
Noiz: otsailaren 10ean, 18:30ean.
Non: Sutegiko auditoriumean.