Eduki publikatzailea
Atzealdea
Haurrentzako zinema: 'Nur eta herensugearen tenplua'
6 MAR
Nur bere gurasoekin batera Larrabetzutik Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egin ditu eta beraien lagunen urtebetetzea ospatzera jolas parke erraldoi batera joango dira. Kuadrilako lagun bat aldendu eta bere bila abiatuko dira Nur eta bere lagunak, baina bidean labirinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko buruhauste ugari izango dute gazteek.
Noiz: martxoaren 6an, 17:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Nori zuzendua: publiko guztientzako egokia.
Iraupena: 81 minutu.
Sarrerak: egunean bertan, 3 euro.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.