Eduki publikatzailea
Atzealdea
Haurrentzako zinema: "Ama mu etxera itzuli da"
5 OTS
Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: "Non dago benetan nire etxea?" Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dago berriro etxerako bidea aurkitzeko.
Noiz: otsailaren 5ean, 17:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak: 3 euro. Usurbilkultura.eus webgunean.
Nori zuzendua: Denentzako egokia.
Iraupena: 63 min.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.