Albisteak
Atzealdea

Haurrentzako igeriketa ikastaroak: eguneraketak

Bihar zabalduko dute haurrentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea. Edukiera eta aldagelen antolaketa medio, eskaintza egokitu dute.

2020·09·14


Bihartik aste amaierara bitartean eman ahal izango dute izena haurrentzako igeriketa ikastaroetan parte hartu nahi dutenek: aurten, Internet bidez izango da izen-ematea. Edukiera eta aldagelen antolaketa medio, eskaintza egokitu dute, eta, horrez gain, adinaren arabera antolatu dute eskaintza, “beti ere, igeriketa ikastaroetan jarraitzeko aukera emateko helburuarekin ahalik eta haur kopuru handienari”.

Izena emateko egutegiak berdin jarraitzen du:

  • Irailak 15-20: haurrek izena emateko epea (iaz ibiliak izan zein ez).
  • Irailak 21: izena emandako pertsona kopurua taldeen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Lehentasuna izango dute iaz ibilitakoek. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei.
  • Haurrek izena emateko formularioa.

Ikastaroen eskaintza berria:

Haurtxoei zuzendutakoa:

 

Haur nagusiagoentzako eskaintza:

Aldaketa nagusiak hauek dira:

  • HH4 eta HH5 adinetako taldeetan, saioak ASTEAN EGUN 1ekoak izango dira, 45 minutukoak. 15 minutu lehenago joan beharko dute kiroldegira, eta klasea bukatu ondoren, 15 minutura begiralea elkartze puntuan elkartuko da gurasoekin haurrak jasotzeko. Saioaren aurreko eta ondorengo arropa aldaketa eta lehortzea begiralearekin egingo dute haurrek.
  • LH1tik aurrerako ikastaroak ASTEAN 2 EGUNekoak izango dira, ohi bezala. Haur horiek Igerilekuko Aldagela Orokorretan (emakumezkoena eta gizonezkoena) aldatuko dira: bakarrik sartu beharko dute, neurri orokor bezala.
  • 2019-20 ikasturtean ibili zirenek lehentasuna izango dute izen-emateak plaza kopurua gainditzen badu.