Eduki publikatzailea
Atzealdea Haur eskolan izena emateko aukera, ostiralera arte
Haur eskolan izena emateko ezohiko epea zabaldu du Partzuergoak, irailaren 11ra arte. Haur eskolan bertan eman behar da izena, 11:00etatik 14:00etara bitartean.
2026·09·08

Haur eskolan izena emateko epea zabaldu du Haurreskolak Partzuergoak: ostiralera arte, irailaren 11ra arte egongo da horretarako aukera. Orain izena ematen dutenek urrian hasteko aukera izango dute.
Partzuergoak hilabetero eskaini ohi du haur eskola zerbitzuan izena emateko aukera, irailean izan ezik. Aurten, ordea, salbuespena egin, eta epea zabaldu du. Haur eskolan bertan eman behar da izena, 11:00etatik 14:00etara bitartean.
