Eduki publikatzailea
Atzealdea Haur eskolan izena emateko aukera izango da abuztuaren amaierara arte
2026·05·15

Maiatzaren 8an amaitu zen 2026-2027 ikasturtean Usurbilgo haur eskolan izena emateko epea: zenbait plaza libre gelditu dira, batik bat, 0-1 urteko haurren gelan, eta abuztuaren amaierara arte jaio daitezkeen haurrei izena emateko aukera emango zaie. Aurreikuspenak betetzen badira, Usurbilgo haur eskola Haurreskolak Partzuergoan integratuko da irailaren 1ean: bitartean, udalari dagokio matrikulazio kanpaina kudeatzea.
0-1 eta 1-2 gelak eskainiko dira Partzuergoaren bidez. Izena emateko epean, ia osorik bete da 1-2 gela; 0-1 gelaren kasuan, berriz, gehiago dira hutsik gelditutako plazak. Matrikulazio kanpaina une honetan udalaren gain dagoenez, abuztuaren amaierara arte horretarako aukera ematea erabaki da. Udalak haur eskola zerbitzua, gaur egun, Udarregi ikastolari esleitua dionez, bertan eman behar da izena:
Lekua: Udarregi ikastolan (Gernika ibilbidea 11)
Ordutegia: 08:15-12:00
Informazio gehiago: 943 36 12 16 / haureskola@udarregi.eu
