Eduki publikatzailea

Hasi dira hilerri berriko handitze lanak

Lan horietan 'Errautsen Parkea' izeneko gunea atonduko da, eta obrek bi hilabeteko luzapena izango dute

2017·09·08


Hilerri berria handitzen hasi da Udala. Egungo gune berdearen ondoan, espazio berri bat sortuko da 'Errautsen Parkea' izenpean. Bertan, hilerri zaharreko eta etorkizuneko usurbildarrak modu anonimoan uztea ahalbidetuko da. Horretarako, dagoeneko lanean hasi dira, eta bi hilabeteko epea izango dute obrek.

Espazio berri horrek hileta zibilak era irekian egiteko aukera ere izango du. Orotara, handitze obrek 120.000 euroko aurrekontua izango dute eta aurten bertan amaituta izango dira.

Hilerri berriaren handitzeak zer ikusi zuzena du hilerri zaharraren itxiera prozesuarekin. Batez ere, familiartekoek eskatzen ez dituzten usurbildarren azken hilobia izango delako. Gorputz onda horiek Udalaren gain geldituko dira eta erraustu ondoren parke berrian utziko dira.