Eduki publikatzailea

Atzealdea Hasi dira Aginagako Elutx bidea egiteko obrak

Oinezkoentzako eta bizikletentzako bide berriak Aginagako Elutx eremua eta kaxkoa lotuko ditu. Lau hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko.

2023·07·27


Hasi dituzte Aginagako Elutx bidea egiteko obrak. Sasoi Eraikuntzak enpresak eskuratu du lizitazioa: lau hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko, eta 195.000 euro inguru kostako dira. Lanen helburua Elutx gunea eta Aginagako kaxkoa lotuko dituen oinezkoen eta bizikleten bidea egitea da.

Udalak iaz lortu zuen bertako lur jabeekin akordioa: lur jabeek konpromisoa hartu zuten lurzorua udalari doan eta kargarik gabe lagatzeko, udalak berak obrak egin ditzan.