Eduki publikatzailea
Atzealdea

Harria Hitz bisita gidatua

12 IRA
Azala

Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal artearekin eta sorkuntzarekin bat egiten du, eta beti izan du konpromiso sendo: primeran islatzen da 1960ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur-eztanda eta horren ondorengo loraldia ere.

HARRIA HITZ ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…

Irailaren 12ko egitaraua:

11:00. Frontoian elkartu.

11:05. Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.

Bisitaren prezioa: 5 euro.
Izen-ematea: aurrez 943 39 28 71 telefono zenbakian edo info@ereiten.eus helbidean.
Edukiera: 15 lagunentzat gehienez.
Informazio gehiago: ereiten.eus