Eduki publikatzailea
Atzealdea

Harria Hitz bisita gidatua

25 UZT
Azala

HARRIA HITZ bisita gidatuak bueltan dira. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal artearekin eta sorkuntzarekin bat egiten du, eta beti izan du konpromiso sendo: primeran islatzen da 1960ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur-eztanda eta horren ondorengo loraldia ere.

HARRIA HITZ ibilbideak euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu eta hortarako herrian ikus daitezkeen zenbait elementu ezagutuko ditugu bisitan: Dema Plaza, Udarregi bertsolariaren omenezko eskultura, Jose Luis Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Alejandro Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua…

EGUNA ETA ORDUA: Uztailaren 25a, larunbata, 11:00etan, herriko frontoian elkartuta.

HIZKUNTZA: Azalpenak euskaraz emango dira

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 688 818 017 / info@kultour.pro

Bisitaren prezioa 5€koa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (15 lagun, gehienez).