Eduki publikatzailea

Harria Hitz bisita gidatua

14 ABE

Herria sakonago ezagutzeko Harria Hitz bisita gidatua Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik. Abenduaren 14ko saioa Irati Otamendi ikerlari eta arkitektoak gidatuko du, azalpenak bere ikuspuntu profesionaletik emanez. Herrigunean egingo dute bisita, lehenengo, eta Txokoaldeko Txalaparta Txokora joango dira gero. Bisitak, gainera, berritasun bat du: Judas Arrieta artista mural bat ari da egiten, eta bisita horretan aurkeztuko dute lehen aldiz. Doan izango da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea.

  • Hasiera ordua: 11:00etan.

Informazio gehiago eta izen-ematea Harria Hitz webgunean, info@kultour.pro helbidera idatzita edo 688 81 80 17 telefonoan.