Eduki publikatzailea
Atzealdea Harri-lubeta bat egingo da Oiloki eta Arratzain arteko herri-bidea egonkortzeko
2025·07·07

Oiloki eta Arratzain arteko herri-bidea egonkortzeko lanak egingo dira, asteazkenetik aurrera: 23 metroko harri-lubeta bat egingo da. Izan ere, 2024ko urrian izandako euriteen ondorioz, luizia izan zen herri-bide horretan, eta beharrezkoa zen egonkortze lanak egitea. Lanen iraupena astebete ingurukoa izango da, eta mozketa txikiak egingo dira, harriak deskargatzeko uneetan.
Guztira, 47.589 euro bideratuko dira herri-bide hori egonkortzeko; landa bideak konpontzeko aldundiaren dirulaguntza jaso du udalak, 26.000 eurokoa.
