Eduki publikatzailea
Atzealdea Harrera zerbitzuak ohi baino goizago itxiko dira bihar eta etzi
Udal-langileen formazio saio bat eta bilera bat tarteko, udal-ekipamenduetako harrera zerbitzuak ohi baino goizago itxiko dira asteartean eta asteazkenean.
2026·10·26

Udal-ekipamenduetako harrera zerbitzuak ohi baino goizago itxiko dira bihar eta etzi, udal-langileen formazio saio bat eta bilera bat tarteko: udaletxeko harreran, liburutegian, Gizarte Zerbitzuetan eta Emakumeon Etxean eragingo du. Asteazkeneko kasuan, Potxoenean ere gauza bera gerta daiteke.
Urriak 27 (asteartea): 12:00etatik aurrera itxita.
Urriak 28 (asteazkena): 13:00etatik aurrera itxita.
