Eduki publikatzailea

Atzealdea HarEman programan parte hartzeko partaideen bila

Usurbilera iritsi berriei herria eta herritarrak modu informalean ezagutzen laguntzea da HarEman programaren helburua. Zabalduz kooperatibaren laguntza profesionala ere izaten dute, sei hilabetez.

2026·07·14


Udala HarEman programarako partaide bila ari da. Harrera herri izateko bokazioarekin, Usurbilera iritsi berriei herria eta herritarrak ezagutzen laguntzea da programaren helburua: martxan jarriko den laugarren aldia izango da. Galdetegi bat beteta eman daiteke izena. Programa dinamizatzeko, udalak Zabalduz kooperatiba kontratua du.

Usurbilera bizitzera etorritako pertsonei herria eta herritarrak bertan jaiotako pertsona baten bidez ezagutzeko aukera ematea da HarEman programaren helburua. “Bikoteak” osatzen dira: mentoreak, herrian jaiotakoak, eta mentoratuak, beste nonbait jaio eta Usurbilera bizitzera etorritakoak, elkartuta. Izena ematen dutenen soslaia aztertuta osatzen dira bikoteak: osatutakoan, astean behin elkarrekin gelditzeko konpromisoa hartzen dute, bien artean adostutako hori egiteko (paseo bat eman, kafe bat hartu, herria erakutsi...). Harremana eraiki bitartean, Zabalduz-eko kideen laguntza profesionala izango dute, sei hilabetez.

Harrera herri izateko ahaleginean

Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen lan-ildoari jarraituz, azken urteetan hainbat lan egin dira harrera herri izateko ahaleginean. Bi eremu landu dira: udalari dagokiona eta komunitateari lotutakoa. Udalari dagokionez, egindako lanaren emaitza dira, besteak beste, Aniztasun Kontseiluaren sorrera, Emakumeon Etxean eskaintzen den harrera zerbitzuaerroldatzearen garrantzia azaltzeko eskuorria edo baliabideen gida berritu eta oinarrizko hiztegi bat sortu izana.

Udalak egin dezakeena “asko izan arren, ez da aski”, Agurtzane Solaberrieta Mesa alkatearen hitzetan: “Komunitateak prozesu horretan zeregin eta zeresan asko du, eta hori da, hain justu, HarEman proiektuaren bidez egituratu nahi duguna”.

Informazio gehiagorako

hareman@zabalduz.eus

722 446 156

https://www.usurbil.eus/eu/hareman