Eduki publikatzailea
Atzealdea Haraneko musika lokalak erabiltzeko izen-ematea, irailaren 15etik 30era
2026·09·03

Haraneko musika lokaletan izena emateko epea irailaren 15etik 30era bitartean izango da. Interesa duten taldeek eskaera egin beharko dute udalean, eskaera orria beteta. Herriko musikariek entseguak egiteko bi lokal daude Haranen: bertako erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak eta funtzionamendua zehazteko beharrak bultzatuta, ordenantza bat onartu zuen udalak 2024 eta 2025 artean, erabiltzaileekin elkarlanean adostua.
Udalak, urtero, hamasei talderi emango die horiek erabiltzeko baimena, zortzi talde lokal bakoitzeko: horretarako, urtero, izen-ematea egingo da, irailaren bigarren hamabostaldian. Bestetik, erabiltzaileak baimentzeko irizpide batzuk finkatu ziren, puntuazio sistema batekin: taldeak modu kolektiboan aztertuta esleitzen dira puntuak. Puntuazioan taldekideen errolda, adina, lokalarekiko duten antzinatasuna eta generoa hartuko dira kontuan. Lokalak erabiltzeko eskaera 16 taldek baino gehiagok egiten badute, itxaron zerrenda bat osatuko da baimena lortzen ez duten taldeekin.
Entseguak egiteko ordutegia 08:00etatik 00:00etara izango da: musikariek ordutegi horretatik kanpo sartu edo ateratzeko malgutasuna izango dute, baina soilik zama lanak edo antzekoak egiteko. Horrez gain, Haraneko futbol zelaiko jarduna ahalik eta gutxien oztopatzeko konpromisoa hartu beharko dute.
Udalak talde bakoitzari instalazioen bi giltza sorta utziko dizkio. Talde bakoitzak 60 euroko bermea jarri beharko du, gerora giltzak itzuliko dituztela bermatzeko. Arau-hausteen mailaketa bat ere egin da: arinak, larriak zein oso larriak izan daitezke. Hautsitako arauen arabera ezarriko da bat edo beste. Isun ekonomikoak zein lokalak erabiltzeko debekua ezarri ahal izango dira.
Musika lokalen ordenantza: hemen
