Eduki publikatzailea
Atzealdea Hainbat udal-dirulaguntza eskatzeko epea irekiko da astelehenetik aurrera
2025·02·14

Usurbilgo Udalaren hainbat dirulaguntzaren oinarriak eta deialdiak argitaratu dira gaur GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hainbat sailetakoak: hirigintza, tokiko garapena, kultura, gizarte zerbitzuak, ingurumena, kirola eta nekazaritza eta abeltzaintza. Guztien kasuan, astelehenean, otsailaren 17an irekiko da eskaerak aurkezteko epea, eta gehientsuenak martxoaren 14ra bitartean eskatu ahal izango dira; beste batzuen epeak, berriz, luzeagoak dira. Ohi bezala, eskaerak egiteko bi modu daude: udaletxean aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez. Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean dago intereseko informazio eta dokumentazio guztia.
Honakoak dira argitaratu berri dituzten dirulaguntza lerroak:
- Norbanakoek bere etxebizitzan igogailua instalatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2025ko deialdia.
- Epea: martxoak 14.
- GAOko iragarkia.
- Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2025ko deialdia.
- Epea: martxoak 14.
- GAOko iragarkia.
- Kultur sorkuntzarako dirulaguntzen oinarriak eta 2025ko deialdia.
- Epea: martxoak 14.
- GAOko iragarkia.
- Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adingabeen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen oinarriak eta 2025ko deialdia.
- Epea: martxoak 14.
- GAOko iragarkia.
- Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta 2025ko deialdia.
- Epea: martxoak 14.
- GAOko iragarkia.
- 2025 urterako hainbat dirulaguntza programen deialdi irekia
- Epea: martxoak 14.
- Dirulaguntza programak: (1) Gizarte Zerbitzuetako egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, (2) Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, (3) Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, (4) Kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntzak, (5) Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko dirulaguntzak, (6) Kultur arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, eta (7) Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak.
- GAOko iragarkia.
- Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak.
- Epea: irailak 30.
- Bi ebazpen: (1) maiatzaren 31ra arte aurkeztutako eskariena eta (2) irailaren 30era arte aurkeztutako eskariena.
- GAOko iragarkia.
- Usurbil Zabalik, hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2025ko deialdia.
- Epea: irailak 30.
- Bi ebazpen: (1) maiatzaren 31ra arte aurkeztutako eskariena eta (2) irailaren 30era arte aurkeztutako eskariena.
- GAOko iragarkia.
- Kirol arloan norgehiagoka erregimenekoak ez diren dirulaguntzen oinarriak eta 2025ko deialdia.
- Epea: azaroak 12 (Eskolaz Kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko lerroaren salbuespenarekin).
- Programak: (1) laguntza bereziak, (2) taldeetako prestakuntza teknikoak, (3) kirolarien oinarrizko osasun miaketak eta (4) eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak (azken horrek eskatzeko bi epe ditu: otsailaren 17tik apirilaren 30a bitartean eta irailaren 1etik azaroaren 12a bitartean).
- GAOko iragarkia.
- Gizarte-bazterkeriaren aurkako dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
- Epea: urte guztian eska daitezke.
- GAOko iragarkia.
