Eduki publikatzailea

Atzealdea Hainbat udal-dirulaguntza eskatzeko epea irekiko da astelehenetik aurrera

Argitaratu berri diren dirulaguntza gehientsuenen kasuan, eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 22tik otsailaren 16ra bitartekoa izango da; beste batzuen kasuan, epea luzeagoa da. Asteartean, urtarrilaren 23an, Kulturako dirulaguntzen inguruan hitz egiteko bilera egingo dute: Potxoenean izango da, 18:30ean.

2024·01·19


Usurbilgo Udalaren hainbat dirulaguntzaren oinarriak eta deialdiak argitaratu dira gaur GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hainbat sailetakoak: hirigintza, tokiko garapena, kultura, gizarte zerbitzuak eta kirola. Guztien kasuan, urtarrilaren 22an irekiko da eskaerak aurkezteko epea, eta gehientsuenak otsailaren 16ra bitartean eskatu ahal izango dira; beste batzuen epeak, berriz, luzeagoak dira. Ohi bezala, eskaerak egiteko bi modu daude: udaletxean aurrez aurre edo zerbitzu telematikoen bidez.

Kultur sailaren kasuan, urtero egin ohi dute dirulaguntzen inguruko bilera: datorren astean egingo dute, asteartean (urtarrilak 23), Potxoenean, 18:30ean.

Honakoak dira argitaratu berri dituzten dirulaguntza lerroak:

  • Norbanakoek bere etxebizitzan igogailua instalatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2024ko deialdia.
  • Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2024ko deialdia.
  • Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak.
    • Epea: irailak 30.
    • Bi ebazpen: (1) maiatzaren 30era arte aurkeztutako eskariena eta (2) irailaren 30era arte aurkeztutako eskariena.
    • Dokumentua deskargatu.
  • Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2024ko deialdia.
    • Epea: irailak 30.
    • Bi ebazpen: (1) maiatzaren 31ra arte aurkeztutako eskariena eta (2) irailaren 30era arte aurkeztutako eskariena.
    • Dokumentua deskargatu.
  • Kultur sorkuntzarako dirulaguntzen oinarriak eta 2024ko deialdia.
  • Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adingabeen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen oinarriak eta 2024ko deialdia.
  • Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta 2024ko deialdia.
  • Kirol arloan norgehiagoka erregimenekoak ez diren dirulaguntzen oinarriak eta 2024ko deialdia.
    • Epea: azaroak 13 (Eskolaz Kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko lerroaren salbuespenarekin).
    • Programak: (1) laguntza bereziak, (2) taldeetako prestakuntza teknikoak, (3) kirolarien oinarrizko osasun miaketak eta (4) eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak (eskatzeko bi epe ditu: apirilaren 30a eta azaroaren 13a).
    • Dokumentua deskargatu.
  • 2024 urterako hainbat dirulaguntza programen deialdi irekia
    • Epeak: otsailak 16.
    • Dirulaguntza programak: (1) Gizarte Zerbitzuetako egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, (2) Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, (3) Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, (4) Kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntzak, (5) Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko dirulaguntzak, (6) Kultur arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak, eta (7) Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak.
    • Dokumentua deskargatu.