Eduki publikatzailea
Atzealdea Hainbat makina berri jarri dira kiroldegiko gimnasioan
2024·10·18
Oiardo kiroldegiko gimnasioan makina berriak jarri dira, eta, horrekin batera, espazioa berrantolatu da, kirol motaren araberako eremuak sortuz. Guztira, 30.000 euroko inbertsioa izan da, eta giharreria edo muskulatura lantzeko makinak dira, batik bat, erosi direnak. Kirol sailak jakinarazi duenez, dena den, korrika egiteko zinta berri bat eta eliptika berri bat ere epe motzean jarriko dituzte; eskatuta daude dagoeneko.
Espazioa lau multzotan berrantolatu da: indar librea, indar gidatuko makinak, ariketa kardiobaskularrak eta ariketa funtzional eta luzaketen gunea.