Eduki publikatzailea
Atzealdea Hainbat herri-bide garbituko dira, datorren astean, eta eragina izango du trafikoan
2025·01·17

Hainbat herri-bide garbituko dituzte, datorren astean, udal-brigadak eta Behemendik, elkarlanean: herri-bideak estaltzen dituzten bide bazterretako zuhaitzen adarrak moztea da helburu nagusia, segurtasuna bermatzeko. Herriko hiru gunetan egingo dute lan: Aginagatik Arraterako bidean, Santuenetik Amirira bidean eta Maskolaitz-Igarako bidean. Azken horretatik hasiko dira lanean, Donostiako mugatik hasi eta Usurbil aldera: astelehenean, 08:00etatik aurrera, itxita egongo da Maskolaitz-Igara bidea.
Lan egin bitartean mozketak izango dira bideotan, eta ezingo da haietatik pasatu. Eremu bakoitza garbitzeko zenbat denbora beharko duten zehaztu ezin bada ere, garbiketak txandaka egingo dira, eremuz eremu, eta lanak hasterako seinaleak jarrita izango dira. Maskolaitz-Igarako bidearen kasuan, lanak egiten diren bitartean, Usurbil-Igara bidea egiteko Errikoetxe baserritik igarotzen den herri-bidea erabili ahal izango da.
