Eduki publikatzailea
Atzealdea Hainbat dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu ditu udalak
2025·05·08

Zenbait udal dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu berri dira GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bihartik aurrera, maiatzaren 22ra arte (hori barne), alegazioak aurkezteko aukera izango da; halakorik ezean, behin betiko onartuta geldituko dira. Kultura, Hirigintza eta Ingurumen sailetakoak dira argitaratu diren ebazpenak:
INGURUMENA.
Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko lau eskaera jaso dira, eta bi onartu dira. Guztira, 8.028,45 euro banatu dira.
KULTURA.
Bi dirulaguntza lerroren ebazpen proposamenak argitaratu dira:
- Kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntza:
- 25 eskatzailek 97 ekitaldi laguntzeko eskaerak erregistratu dituzte, eta 93 ekitaldi laguntzea erabaki da. Guztira, 94.957,12 euro banatuko dira.
- Iragarkia deskargatu.
- Kultur sormena bultzatzeko dirulaguntza:
- Bi eskaera jaso dira, eta biak onartu dira. Guztira, 6.000 euro banatuko dira.
- Iragarkia deskargatu.
HIRIGINTZA.
Hirigintza sailak bi lerroren ebazpen proposamenak kaleratu ditu:
- Etxebizitzen alokairurako dirulaguntza
- Sei eskaera jaso dira, eta bi izan dira onartuak: 6.000 euro banatuko dira.
- Iragarkia deskargatu.
- Igogailuak instalatzeko dirulaguntza:
- 28 eskaera jaso dira, eta 23 onartu dira. Guztira, 18.800 euro banatuko dira.
- Iragarkia deskargatu.
