Eduki publikatzailea

Atzealdea Hainbat asfaltatze lan egingo dira, datorren astean

San Esteban auzoan, Txokoalden, udaletxe ondoan eta Kalezarren egingo dira asfaltatze lanak. Guztira, 47.583 euro inbertituko dira.

2025·09·19


Datorren astean hainbat asfaltatze lan egingo dira herriko hainbat gunetan, zehazki, San Esteban auzoan, Txokoalden, udaletxe ondoan eta Kalezarren. Excavaciones y Transportes Orsa SL enpresak egingo ditu, 47.583 euroan.

Aurreikuspenen arabera, asfaltatzeen hurrenkera honakoa izango da:

Irailak 22

  • San Esteban auzoan, depositu ondoko aldapa asfaltatuko da.

Irailak 23

  • Txokoalden, Iruindegi etxearen aurrealdea asfaltatuko da; saneamendu lanak egin ziren, eta zoladura konpondu gabe gelditu zen.

Irailak 24 eta 25

  • Udaletxera sarbide irisgarria bermatzeko, Barrenkalen oinezkoentzako pasabidea goratuko da.
  • Kalezar auzoa 5 parean oinezko pasabide goratua egingo da, bi aldeetako espaloiak modu irisgarrian lotzeko.
  • Kalezar 5 eta Kalezar 6A arteko espaloien artean oinezko pasabidea goratuko da, irisgarritasuna bermatzeko.