Albisteak
Atzealdea

Gure Elkartearen tabernaren kudeaketarako esleipena abiatu du udalak

Bihartik hasi eta irailaren 11ra arte izango da proposamenak aurkezteko epea. Urtebeterako kontratua esleituko da, eta beste hiru urtez luzagarria izango da.

2020·08·27


Gure Elkartea Santueneko zaharren egoitzako taberna kudeatzeko esleipena abiatu du Usurbilgo Udalak. Urtebeteko kontratua egingo zaio lehiaketa irabazten duenari, eta beste hiru urtez luzagarria izango da. Proposamenak aurkezteko epea bihar hasi, eta irailaren 11ko 14:30 bitartekoa izango da.