Eduki publikatzailea

Atzealdea Granadatik Usurbilera, hondakinen bilketa sistema ezagutzera

Dehesas Viejas 1.000 biztanle dituen Granadako herri bat da, eta Usurbilen egiten den hondakinen kudeaketan interesatuta daudela eta, lehen pertsonan ezagutzera hurbildu dira.

2016·08·29


Granadako (Espainia) Dehesas Viejas herritik bi ordezkari politiko hurbildu dira astearte honetan Usurbilera, hondakinen bilketa sistema ezagutzera. Usurbilgo Udaleko Alaitz Aizpurua zinegotziak ongi etorria eman eta azalpen bat eskaini ostean, udaleko teknikariekin batera herritik aritu dira sistemaren ezaugarriak ezagutu asmoz.

Dehesas Viejas 1.000 biztanle dituen herri bat da, eta Usurbilen egiten den hondakinen kudeaketan interesatuta daudela eta, lehen pertsonan ezagutzera hurbildu dira.