Eduki publikatzailea
Atzealdea Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko informazio guztia, eskuorri bakarrean
Osasun krisiak eragindako krisi ekonomikoaren aurrean, herritarrek Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazioaren berri izan dezaten banatu du eskuorria udalak.
2020·05·22
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko eskuorria banatuko du Usurbilgo Udalak, etxez etxe. Izan ere, osasun krisiak eragindako krisi ekonomikoak egoera zaurgarrian utz ditzake usurbildarrak, eta, beraz, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak indartzea erabaki du udalak. Zer diren, zeinek eska ditzakeen, non eska daitezkeen eta horiek eskatu ahal izateko zein baldintza dauden jasotzen du eskuorriak.