Eduki publikatzailea

Atzealdea Gimnasioa kiroldegiko hirugarren solairura aldatuko da, abuztuko itxialdian

Gaur egun tatamia dagoen lekuan jarriko da gimnasioa, espazio handiagoa duelako, eta tatamia, egun gimnasiora dagoen lekura aldatuko da. Eguzki izpiak leuntzeko laminak jarriko dira, bi solairuetan.

2025·07·22


Abuztuaren 4tik 17ra bitartean itxita egongo da kiroldegia, eta tarte hori aprobetxatuko da gimnasioa hirugarren solairura aldatzeko. Zehazki, gaur egun tatamia dagoen tokian jarriko da, gimnasioan erabiltzaile gehiago ibiltzen delako: handiagoa denez, gimnasioak espazioa irabaziko du, eta aurrera begira, makina berri gehiago jartzeko aukera emango du. Tatamia, berriz, egun gimnasioa dagoen lekura aldatuko da. Guztira, 15.000 euro inguru bideratuko dira.

Era berean, bi espazioetan eguzki izpiak leuntzeko laminak jartzen ari dira; 7.600 euro inguru bideratu dira.