Eduki publikatzailea
Atzealdea Gaztelekua ireki dute, edukiera mugatuta eta ordutegiak egokituta
2020·10·06
Gaztelekua ireki berri dute: martxoan, konfinamendua dekretatu zenez geroztik zegoen itxita, nahiz eta sare sozialen bidez martxan jarraitu zuen zerbitzuak. Presentzialki bilduko dira aurrerantzean, baina edukiera mugatuta eta ordutegiak egokituta, Covid19-a dela eta. Bideo bat prestatu dute Gaztelekuko erabiltzaileentzat.
Batetik, Gaztelekuan bertan 20 pertsona egon daitezke aldi berean, eta, bestetik, ordutegiak moldatzeko beharra ikusi dute, gazteen parte-hartzea ahalbidetzeko. Baldintzak zeintzuk diren kontuan hartuta osatu dituzte ordutegiok, baina moldagarriak dira: gazteekin hitz eginda egokituko dituzte, beharrezko ikusten badute. Hauxe da Gaztelekuko arduradunen proposamena:
Astelehenak:
16:30/18:00. DBH3.
18:00/19:30. DBH4 + Batxilergoa.
Ostegunak: DBH2
16:30/18:00. 1go txanda.
18:00/19:30. 2.n txanda.
Larunbatak:
16:00/17:30. DBH1
17:30/19:00. Txandak egingo dituzte.
Urtero, ikasturte hasieran, bilera bat egin ohi dute Gaztelekuko erabiltzaile berrien gurasoekin. Aurten, bi txanda izango ditu bilera horrek, urriaren 15ean, 17:00etan eta 18:00etan.
Gaztelekuko arduradunak lanean aritu dira irailean irekiera baldintzak finkatzeko. Dena den, gazteekin elkarlanean mantendu nahi dute Gaztelekua martxan: “Egoerak jartzen dizkigun baldintzekin Gaztelekua elkarrekin eraikitzen joango gara. Erronka bat izango da. Prest gaude: elkarrekin nahiago! Ekinez bidea eginez”.