Eduki publikatzailea
2017·11·22
Gaur arratsaldean Santuenera eta Aginagara joango dira udal gobernuko ordezkariak, 2018rako prestatu duten aurrekontu-proposamena aurkeztera. Biak ala biak 19:00etan izango dira. Santuenearen kasuan auzo elkartean, eta Aginagan ludotekan. Udal gobernuak garrantzia handia ematen die bilera horiei, izan ere, aurrekontuez hitz egiteaz gainera, herritarrekin zuzeneko hartu-emana izateko aukera ematen baitie. Auzoaren egunerokoaz, herritarrek dituzten kezka eta proposamenez hitz egiteko ere baliatzen ari dira bilkura horiek. Orain arte Zubietan, Txokoalden eta Kalezarren izan dira. Bihar goizean udal langileekin bilduko dira, eta, arratsaldean Kaxkoan, 19:00etatik aurrera Potxoenean.
Dokumentu honetan duzue ikusgai udalak landu duen proposamena: