Eduki publikatzailea

Gaur ireki ditu ateak Santueneako Gure Elkartea tabernak, zerbitzua esleitu ostean

Egunero irekiko dute taberna. Sukalde zerbitzua ere izango dute, bertan prestatutako janariarekin.

2021·10·01


Hiru hilabeteren ostean, gaur ireki ditu ateak Santueneako Gure Elkartea zaharren egoitzako tabernak. Taberna itxita izan da tarte horretan, zerbitzua esleitzeko prozesua burutu baitu udalak, eta garbiketa lanak ere egin ditu. Gaurtik aurrera, arduradun berria du tabernak, eta egunero irekiko du: lanegunetan, 09:00etatik 21:00etara, eta, asteburuetan, 09:00etatik 23:00etara. Sukalde zerbitzua ere izango dute, bertan prestatutako janariarekin.

Taberna itxita izan den arren, tabernak duen funtzio soziala kontuan izanda, jubilatuen elkarteko zuzendaritzak arratsaldetan zenbait orduz irekitzeko ardura hartu zuen.