Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaur arratsaldean Potxoenean aurkeztuko ditu 2018ko aurrekontuak udalak

Udaleko langileekin bi saio egin ditu udal-gobernuak gaur goizean, 2018rako prestatu dituzten aurrekontuak aurkezteko. Saio emankorrak izan dira biak ala biak, ekarpen ugari egin baitizkiote proposamenari. Udal gobernuak garrantzitsutzat ditu langileen iritziak, eurak ere gobernu programaren parte egin nahi baitituzte. Bestalde, herritarrek gaur arratsaldean beste aukera bat izango dute ekarpenak egiteko: 19:00etan, Potxoenean da zita.

2017·11·23


2018ko aurrekontu-zirriborroa aurkezteko bira gaur arratsaldean amaituko da. Horrenbestez, herritarrek gaur izango dute euren ekarpenak egiteko azken aukera. Bilera 19:00etan izango da Potxoenean. Aste honetan Zubietan, Txokoalden, Kalezarren, Aginagan eta Santuenean izan dira udal gobernuko ordezkariak datorren urterako egitasmoak aurkezten, eta bilera horietan herritarrek ere izan dute aukerarik euren ekarpenak egiteko. Herritarrekin biltzeaz gainera, udal langileekin ere bildu dira gaur goizean, izan ere, udal gobernuarentzat euren iritziak balio handia du. Bi saio egin dituzte. Udala herritarrengana gerturatzea da udal gobernu honen asmoa, eta parte hartze moduak zabaltzea.

Lotura honetan duzue ikusgai aurrekontu-proposamena: