Eduki publikatzailea
2020·09·11
Usurbilgo gaikako bilketa mantendu eta koxka bat gora egiteko gai izan da: %87an dago aurten. Horrez gain, hiri-hondakinei dagokionez, %6 gutxiago kudeatu dira. Guztizko errefusa ere, hiri-hondakinetatik eta industrietatik sortua, murriztu egin da: 206 Tn biltzetik, 185 Tn-ra pasatu da, sei hilabetean. Datu guztiak PDF formatuan deskarga daitezke.
Xeheago begiratuta, errefusaren murrizketa hainbat arrazoirengatik gertatu da. Batetik, nabarmen egin du behera kale garbiketan bildutako kopuruak: 37 Tn jasotzetik, 15 Tn jasotzera. Etxeetan, berriz, nabarmen egin du gora, nahiz eta ez den kale garbiketako beherakada bezainbeste hazi: 26 Tn jaso ziren 2019ko lehen seilabeteetan, eta, aurten, 38 Tn. Poligono eta komertzioetako errefusa, berriz, 2019koaren parekoa izan da (122 Tn).
Gainerako hondakin kopuruei dagokienez - papera, organikoa, ontzi arinak eta beira - 2019ko aldi berean bezala mantendu edo %5-%9 artean jaitsi dira.
Beheko taulan, xeheago: