Eduki publikatzailea
Atzealdea Gaikako bilketa %86,59an da 2021eko lehen seihilekoan
2021·09·14
2021eko urtarriletik ekainera bitartean gaika bildutako hondakinen emaitzak argitaratu ditu Usurbilgo Udalak: hain zuzen, %86,59ra ailegatu da. Errefusaren kasuan, 209 tona bildu dira 2021eko lehenengo seihilekoan. Epe berean kudeatutako hiri hondakinak, guztira, 1.560 tona izan dira.
Udalak taula batean argitaratu ditu datuak, gaika eta hilabeteka banatuta, batez bestekoez gainera.
2020a ezohikoa izan zen, zentzu guztietan, Covid19ak baldintzatuta, eta eragina izan zuen hondakinen gaikako bilketan ere. Dena den, hona zenbait datu:
- Gaikako bilketa.
- 2021eko lehen seihilekoan: %86,59
- 2020ko lehen seihilekoan: %87,26 (2020 osoan, %85,77).
- Errefusa.
- 2021eko lehen seihilekoan: 209 tona.
- 2020ko lehen seihilekoan: 185 tona.
- Kudeatutako hiri hondakinak.
- 2021eko lehen seihilekoan: 1.560 tona.
- 2020ko lehen seihilekoan: 1.455 tona.
Udalaren webgunean aurki daitezke aurreko urteetako bilketa datuak, hondakinen atez ateko bilketaren atalean.