Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaikako bilketa %86koa izan da 2023an, eta biztanleko sortutako hondakin kopuruak behera egin du

Udaleko Ingurumen sailak gaikako bilketak iaz izandako emaitzak argitaratu ditu. Gaikako bilketak, 2023an, azken urteetako emaitzen antzekoa izan du, %86koa. Gipuzkoan, %57koa izan zen, eta San Marko Mankomunitatean, %50ekoa.

2024·05·17


Usurbilgo Udaleko Ingurumen sailak 2023ko hondakinen txostena eta emaitzak argitaratu ditu. Jasotako datuen arabera, gaikako bilketak azken urteetako emaitzen antzekoak izan ditu: %86ko gaikako bilketa izan da Usurbilen 2023. urtean (epe berean, gaikako bilketa %57koa izan da Gipuzkoan, eta %50ekoa, San Marko Mankomunitatean). Hondakinen sorrerari dagokionez, behera egin du biztanle bakoitzeko sortutako hondakin kopuruak, 500 kilo/biztanleko langatik behera jarraituz: 485kilo sortu dira, biztanleko, 2023an, Usurbilen.

Gaika aztertuz gero, paperaren eta kartoiaren beherakada eta industriaguneetako errefusaren igoera nabarmendu behar dira. Pisua kontutan hartuta, bildutako frakzio nagusia biohondakinak izaten jarraitzen du: herrian kudeatzen diren hondakinen %30 izan da bihondakina, auto-konpost, auzo-konpost, baserri-konpost edo bilketa bidez gaika kudeatua izan dena.

Horrez gain, 2023. urtean Europa mailako Zero Zabor ziurtagiria ere mugarri garrantzitsua izan da: Europa mailako emaitzarik onena lortu du Usurbilek, 5 izarretatik 4 erdietsita. Era berean, nabarmentzekoa da 2023an ekitaldi publikoetan hondakinen murrizketa sustatzeko udal zerbitzuek egindako ahalegina: baxera berrerabilgarriaren erabilera bultzatu da herriko festa eta jarduera ia guztietan.

2023ko hondakinen txostena: hemen.

2023ko emaitzak: hemen.