Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonetako apaingarriak, baita auzoetan ere
2024·12·20
Gabonetako apaingarriak Usurbilgo auzo gehiagotara iritsi dira, aurten: kaxkoan ez ezik, Zubietan, Aginagan, Santuenean eta Txokoalden jarri dira. Apaingarriok Jokin Eizagirrek egin ditu, udalaren enkarguz, eta toki bakoitzerako propio sortuak izan dira, bakoitzaren nortasun elementuak txertatuz.
Aginagan, Eliza Zaharraren kanpoko aldean, anguletarako ala eta baia irudikatu dira. Txokoalden, platanondoak kimatu ez, eta kabiak egin ditu adaxkekin, Erroizpe elkartearen aurrean, bere txori eta guzti; Natura opari izendatu du bertan sortutako “gune magikoa”. Santuenean, eskubaloiak auzoan izandako historia gogoan, eskuak eta baloiak egin ditu, ariketa fisikoa egiteko makinen inguruko zuhaitzetan. Zubietan, berriz, erreboteko zesta handi bat jarri da, Alamandegitik zintzilik. Guztiek dituzte gauez pizteko argiak.